XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Letra nagusitan zailago da askoz ere! Aldameneko kale batetan, Joampeuml;lleren etxeko lumeroa den 6-a aurkitu dugu.

Sartu aurretik, halere, ezpaloi-ertzeko gerezi-ondoei so gelditu gara: lore ederrik sortatan! denak kizkurrak!.

Adarrak zubi bihurtuta! Goruntz eta beheruntz ari! Eta besoak lore-guneetan apalxeago, leunki segitzen du adarraren lerroa.

Geroxeago Joampeuml;lleren lorategiko poza izan da; eta aurren-aurrenik kameli-ondoa atxeman dugu, gaitza: Benetako parasola da hau, dena lore eta orri.

Denok babestu gara haren azpian (denda baten azpian, etxe-zuhaitz bat balitz bezala), oinak lore-hosto arrosen gainean: laister biltzen hasiak, eta esku-ahurretan pilatuak eta leunki laztanduak.

Lorategiko murruen ondoan loratu diren madariondoak ez dituzte haurrek horrenbesteraino harritu, eskolako patioan gereziondo baten lorakuntza ikusi dutelako: Gure gereziondoak dituen lore berberak dituzte madariondoek.

Nork bere gisara bilatzen dugu: Elisabethek hostoiska larrosa eta gorriak aurkitu ditu; Ingridek, bere aldetik, pozarren aurkitu ditu itzalgune batetan jazintu urdinak.

Baina behin eta berriz itzuli gara gu kameliondora: lore-babes ederra iruditu zaio talde guztiari.

Eta joaterakoan nolako poza denen begietan, eskuan lore bat edo bi amari emateko asmotan; eta nolako poza amarena ere, haurra horren harrosko ikusita.

Udaberriko lorategi horretaraz geroztik (Elisabethek horrela bataiatu du) zuhaitzen eta loreen marrazkiak berritu egin dira: beti ere oinarritzat Eguberriko izaia zuten adarrak, kito: orain parasolaren antza hartu dute Makurgunetan gora eta behera, lerroak arinago, baina tarteka anitz lorek astundurik.